XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agurr, Erregiña ta errukiz beteriko Ama....

Jazokun oroigarria.

Padua'ko saldun gaste batek jantzi eban Karmengo kutuna maitasun andijagaz, Griña zitelen indarrak eta lagunen jarraibide dongak galdu eragin eutsien gurasuakanako lotzia eta gauza onetarako zaletasun guztija.

Barruko aginkadak ezin igarorik, bere burua erailtia erabagi eban.

Bere bularra zearrkatuteko endaitz bat jaurrtin eban indarr gustijaz, zorionez eskapularijua eukan aldetik; baña burdiña zorrotz arek bularrian ez eban sarrtu nai.

Sakatu bigarrenez, eta ezin.

Begijek arrgitu jakozan emen eskapularijuaren alatz andija ikusteko.

Damutu eta onbidetu zan andik aurrera.